www.paquebote.com > Yolanda Arrieta
COLECCIÓN IPOTXAK ETA ERRALDOIAK-HAUR ETA GAZTE LITERATURA
Amaiak urte gutxi ditu baina irudimen handia.
Jonek eskulanak maite ditu baina ez du atsegin matematika.
Amaiak eta Jonek etxe bera dute eta familia bera.
Amaiak zazpi pertsonaia sortu ditu neba Jon lagun hartuta.
Amaiak eta Jonek badute istorio bat.
Zein ote da beraien zazpi pertsonaiena?
Nor ez da, behin edo behin, haurra izan eta tximinoa dela pentsatu, katua izan eta txotxongilo gisa ikusi bere burua?
Bai, hau katu baten istorioa da. Katakume txiki, nerabe eta, azkenean, gazte baten istorioa.
Baina ez da katu arrunta batena. Ez. Ahizpa bat du. Ama ere bai. Amona izan daitekeen izeba bat ere badu, baina katu honek bere etxean beste inork ez duen beste gauza asko ditu. Ile beltz-beltza, indar gutxi, gorputz txikia eta ahots bitxi-bitxi bat: miau egin beharrean karraska egiten du.
Mireiak eta Malenek inbidia pixka bat diote elkarri, nahiz eta elkarrekin marraztea atsegin.
Mikelek bakarrik marrazten du, baina ez daki zer egin bere marrazkiko motorrarekin.
Egun batean, ordea, Mireiak, Malenek eta Mikelek hiru irudiak elkartu eta opari bakarra asmatzen dute.
Izan ere, Mireiak, Malenek eta Mikelek gauza bat baitute hirurena dena: mendi-lerroen M-a.